Baladak
Taldean ikerketa bat egin ondoren baladei buruz dakidan guztia azalduko dizuet.
Hasteko, balada zer den esango dizuet, ondoren, zer forma daukan, gero, sailkapena eta amaitzeko, ezaugarriak.
Balada kantu narratibo bat da. Erdi Aroan sortu zen eta printzipioz, trobadoreen artean erabiltzen zen hitza, pieza liriko bat izendatzeko.
Baladak forma ugari ditu eta ohikoena hiru bertso lerrokoa da, gehienetan isometrikoa eta lelo batez bukaturik. Beste batzuk, zortzi bertso lerroko forma (ababbcbc errimarekin), laukoa (bcbc errimarekin), hamarrekoa edo zazpikoa izan ohi dute.
Sailkapena gaiaren arabera egiten da: Lehenengoa, eredu epikoa izan zen. Hau XV. eta XVI. mendeetan erabiltzen zen gehien bat eta gudak, jauntxoen ekintzak eta banderizoak zituen gai bezala. Adibide bat “Bereterretxeren kantua”
Ondorengoa, eredu epiko-lirikoa izan zen. Hau, XVII. mendean sortu zen eta gudua eta maitasuna zituen gaitzat. Eredu honetako adibide bat “Egun bereko alarguntza” da.
Azkena, eredu lirikoa izan zen. XVIII. mendean sortu zen eta amodioa zen erabiltzen zuten ia gai bakarra. Adibide bat “Intxauspeko alaba” da.
Baladek istorio baten berri ematen dute eta normalean gertaera bortitz eta gogorrak azaltzen dituzte. Ezaugarri nagusiak errima eta metrikaren arloan dira, gogoratzeko errazak izan behar zutelako. Errepikapen ugari erabiltzen zituzten, hau da, hitzak errepikatzen zituzten entzuleari arreta pizteko. Paralelismoak ere erabiltzen zituzten, hau da, baladak egitura sintetikoa zuen eta horrela informazioa laburtzen zuten. Elkarrizketak erabiltzen zituzten kontakizunen unerik dramatikoenak adierazteko eta errima sinplea erabiltzen zuten errazago gogoratzeko.
Brodatzen ari nintzen
Balada hau eredu lirikokoa da, ez baitu aipatzen gudarik, ezta banderizorik ere. Testu hau lapurteraz dago idatzita eta idatziz paperean transmititu da. Balada honen egilea anonimoa da eta xede komunikatiboa entretenitzea da.
Balada honen gaia bahitzen duten neska batena da eta berak, bere buruaz beste egiten du.
Neskak,brodatzen ari zen bitartean, hots bat entzuten du itsasotik. Amarengana joaten da, lekualdatzeko baimena eskatzera. Amak utzi egiten dio, eta kapitainari gonbidatzera joateko esaten dio, afaltzera eta sala ikustera. Kapitainak ezetz esaten du, eta neska gonbidatzen du ontzira sartzera. Neska sartzen denean, lo belarra ematen diote eta bahitu egiten dute. Esnatzen denean, neskak etxera bueltatzeko eskatzen dio, eta kapitainak ezetz esaten duenez, bere buruaz beste egiten du.
Sarrera lehen paragrafoa da eta brodatzen ari dela, salan, esaten du. Garapena bigarren paragrafotik hamahirugarrenera da eta hainbat azpi ideia ditu. Lehena, bigarren paragrafotik bostgarrenera da, eta gonbidapenaren inguruan hitz egiten da dena. Bigarrena, seigarrenetik bederatzigarrenera da, eta bertan neskatoa lokartu egiten dute. Azkena, bederatzigarrenetik hamahirugarrenera da, eta suizidioa gertatzen da. Amaiera, azken paragrafoa da eta narratzaileak amari hitz egiten dio.
Baladak, hamalau ahapaldi ditu eta ahapaldi bakoitzak sei lerro dauzka, denak zazpi silabarekin. Hauek ababbb, aabbbb eta aababa errima dute.
Errepikapenak (itsasoko aldetik/itsasoko aldetik), anaforak (errepikapenetan), paralelismoak (errepikapenetan) eta metafora bat (Aldiz haren arima hegaldaka zerura) erabiltzen dira testuan.
Pertsonaia guztiak lauak dira. Istorio honen protagonista neska da, antagonista kapitaina eta laguntzaileak ama eta marinela. Hiru narratzaile daude: ama eta alaba barne-diegetikoak eta narratzailea kanpo-diegetikoa. Lekuak objektiboa dira (leihoa, sala, ontzia eta itsasoa) eta denbora kronologikoa. Hainbat elkarrizketa agertzen dira (marinela eta kapitainaren artean), eta pertsonaiak ia ez dira deskribatzen (xarmanta eta ona). Istorioa hasieran lehenaldian eta gero orainaldian kontatzen da eta gehiena hirugarren pertsonan, amak eta neskak izan ezik, hauek lehen pertsonan egiten baitute.

Poesia
Egun honetan, aldiz, poesiari buruzko zertxobait azalduko dut.
Poesia hitza "poesiasis" hitzetik dator eta grekeraz "sortu egin" esan nahi du. XIII. mendetik XVII. mendera urrezko aroa bizi zuen poesiak eta XX. mendean abangoardismoa sortu zen.
Hiru ezaugarri aipagarri ditu:
- Idazleak bere pentsamenduak eta bizipenak adierazten ditu, beraz guztiz subjetiboa da.
- Baliabide literario ugari erabiltzen zituzten, garrantzitsua ez zen edukia, nola kontatzen zen baizik.
- Olerkiak narratibotasunarekiko zuen berezitasun handiena erritmoa zen.
Sei egitura mota nagusitzen dira poesian:
Zortziko txikia (zortzi lerro, 7/6 silaba tartekatuz eta lerro bikoitietan errima)
Zortziko handia (zortziko txikiaren antzekoa, 10/8 silaba tartekatuz)
Hamarreko handia (hamar lerro, 10/8 silaba tartekatuz eta lerro bikoitietan errima)
Hamarreko txikia (hamarreko handiaren antzekoa, 7/6 silaba tartekatuz)
Kopla txikia (lau lerro, 7/6 silaba tartekatuz eta lero bikoitietan errima)
Kopla handia (kopla txikiaren antzekoa, 10/8 silaba tartekatuz)
Abangoardismoa XX. mendeko mugimendu bat izan zen olerkilaritzan. Haiek uste zuten originaltasuna oso garrantzitsua zela eta sentimenduen adierazpenari garrantzi gehiago eman behar zitzaiola, horregatik baliabide berriak bilatu zituzten, adibidez kaligrama eta idazketa automatikoa. Internazionalismoa defendatzen zen (abertzaletasuna alde batera utzi) eta tradizioa alde batera uzten zen, berrikuntzak aplikatuz.
Kaligrama abangoardistek sortutako teknika bat da. Bertan, esaldien linealtasuna hausten da eta irudi grafikoaren itxura ematen dio, bisualagoa izateko eta deigarriagoa gauzateko.
Idazketa automatikoa ere abangoardistek sortutakoa da eta burura datozkizun hitz guztiak paper batean idaztean datza. Teknika hau idazle orok erabiltzen dute inspirazioa falta zaienean.
Euskal idazle famatuena Bernat Etxepare izan zen(1480-1560 inguru). Bere bilduma famatuena linguae vasconum primitiae da eta bertan 15 poema azaltzen dira, autobiografiko bat, gai erlijiosozko bat, amodiozko 11 eta euskarari buruzko bi.

iena Alegiei buruz dakidana:
Alegiak animaliak protagonistak diren, prosan nahiz bertsotan adierazi daitezkeen eta ikazkizun moral bat duten istorioa laburrak dira. Egitura erraza eta hizkuntza sinplea dute, beste hizkuntzetara errazago itzultzeko eta helburua irakastea eta entretenitzea da. Hasieran, ahoz transmititzen ziren eta lehen alegi idatziak k.a. 500. urtean agertu ziren.
Hauek dira historian izandako alegigile garrantzitsuenetarikoak: Esopo, Grezian jaioa k.a.V. mendean eta Fredo k.o. I. mendekoa. Bi idazle hauek alegi asko idatzi zituzten. La fontaine, frantziarra eta Samoniego, Euskal Herrikoa gertuko garrantzitsuenak dira.
Itzultzaile haien artean Bixenta Mogel (1782-1854) da aipagarriena guretzat, euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat jotzen baita. Bere obra aipagarriena Ipun Onac (1804) da eta bertan Esoporen berrogeita hamar alegi biltzen ditu (euskaraz) beste hainbat testuekin batera, haien artean, bere osabaren idatziren bat.
Alegiek hainbat baliabide erabiltzen dituzte, eta haietatik hiru azalduko ditut:
- Etopeia: pertsonai baten ohiturak edo ezaugarri moralak adierazten dituzte.
- Prosopografia: haiek berriz, ezaugarri fisikoak adierazten dituzte.
- Pertsonifikazioa: gizakien ezaugarriak animaliei ezartzen zaizkie; izenondo bezala, txerri xarmanta; gizakiak izango balira bezala, hitz egiten, adibidez; bizigabeek hitz egiten, adibidez kaxa batek; eta bizidunek bizigabeei hitz egiten, adibidez behi batek belarrari goxo dagoela esaten dionean.

N
Euskal deklinabidea
Perpaus barruan sintagma desberdinen arteko harreman logikoak adierazteko erabiltzen ditugun atzizkien zerrenda. Hiru kasu mota:
- Kasu gramatikala: aditzarekin konkordantzia dutenak. Nor (marka gabe), nork (k) eta nori (i).
- Leku-denborazkoak: lekuzko edo denborazko ezaugarriak adierazteko atzizkien zerrenda. Non (n), nondik (tik/dik), nongo (ko/go), nora (ra), norantz (rantz) eta noraino (raino).
- Gainerakoak: Noren (en), norekin (ekin), nortaz/zerez (z/taz), nortzat (tzat), zerik (ik) eta norentzat (entzat).
Mugagabea noiz? (artikulurik gabeko izena)
- Zer/Zein/Zenbat.
- Zenbatzaileekin ezezagunak direnean.
- Zenbatzaile zehaztugabeekin.
- Bihurtu, bilakatu, izendatu, hautatu, aukeratu.
- Zerik/nortzat
Kategoria gramatikalak
Izena
Adjektiboa: Izenondoa eta izenlaguna (en/ko)
Aditza: ekintzak adierazteko
Adberbioak: Aditzondoa eta aditzlaguna (Izen sintagma+atzizkia)
Aditza eta morfemak
Pertsona morfemak :
NOR N-, D-, G-, Z-, Z-, D-.
NORI -T, -K/N, -O, -GU, -ZU, -ZUE, -E
NORK -T, -K/N, -GU, -ZU, -ZUE, -TE
Denbora morfemak
Orainaldia: -(A)-
Lehenaldia: -E(N)-, -I(N)-, -(e)N
Aditz erroa edo sustraia
-TOR-
-U-
-ZA-
-RAMA-
-KAR-
PLURALGILEAK
-ZKI-
-IT-
-Z-
-TE-
-TZA-
MODU MORFEMAK
Indikatiboa (ezer)
Subjuntiboa (-N)
Ahalera (-KE)
Agintera (ezer)
ADITZ LAGUNTZAILEAK
Indikatiboa: IZAN (-ZA-) eta EDUN (-U-)
Subjuntiboa, ahalera eta agintera: EDIN (-DI-/-K) eta EZAN (-ZA-)
ADITZ ASPEKTUA EDO PARTIZIPIOAK
Aditzoina edo infinitiboa "ETOR" "IBIL"
Partizipio burutua
-TU Sartu
-I Ikusi
-N Joan
-ezer Igo
Partizipio burutugabea -T(Z)EN
Gertakizuneko partizipioa -KO/-GO -EN
Sintaxia
Perpausa= Subj. + Predikatua
Predikatua= Aditza+(OZ), (ZO), (Atrib), (Hainbat osagarri)...
Perpaus elkartuak
Bi mota:
Koordinatuak: Kopulatiboak edo emendiozkoak ("eta"), adbersatiboak edo aurkaritzakoak ("baina"), distributiboak(nahiz), iustaposizioak(,) eta disiuntiboak (edo/ala).
Menpekoak edo subordinatuak: IFP (subj. OZ, ZO), IZLAG.F.P. erlatibozkoak (aditz+(e)n/ko), adlag.f.p (denb. kaus. konts. kontz. konp. bald. mod. helb.)